2026/12/06 - 2026/12/08

Durangoko Azoka 2026: Szenatokia, Arte Eszenikoen Azokako Plaza

Durangoko Azoka 2026: Szenatokia, la Plaza de las Artes Escénicas de la Azoka

Durangoko Azoka 2026: Szenatokia, Arte Eszenikoen Azokako Plaza
Ekitaldiak/jardunaldiak

Deskribapena

DA! 61. edizioa- Durangoko Azoka 2026ren egitarauren barruan.

Durangoko azokan zehar San Agustin Kultur Gunea Szenatokia bilakatzen da, alegia, arte eszenikoen azokako plaza. Hala, egun horietan zehar euskarazko arte eszenikoen arloan, edozein disziplinatako pieza laburrak erakutsiko dira (antzerkia, dantza, zirkoa, magia, performance, bakarrizketa…).

Emanaldi jarraiak izango dira egun osoan zehar. Sarrera doan izango da eta ez da aldez aurretik lekurik gorde beharko.

Aurtengo egitarau zehatza azarotik aurrera kontsultatu dezakezu Durangoko Azokako web gunearen Szenatokia atalean.

Durangoko Azoka 2026: Szenatokia, Arte Eszenikoen Azokako Plaza

Lekua / LugarSan Agustin Kultur Gunea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioEgun osoa
Iturria / Fuentedurango.eus

Kokalekua