Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2025/12/06 - 2026/10/04

"Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza"

"Elkano-Urdaneta: El descubrimiento de los océanos"

"Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza"
Erakusketa

Deskribapena

2025 eta 2026 artean Loaisa–Elkano (1525-1536) espedizio ez oso ezagunaren bosgarren mendeurrena ospatzen da, gizateriaren historian erabakigarria izan den itsas balentria. Ozeanoz haraindiko zeharkaldi hori nola prestatu zen azaltzeaz gain, erakusketak Andres Urdanetaren ekarpena nabarmentzen du, bera izan baitzen ekialdeko eta mendebaldeko itsas ezagutzak uztartuz ozeanoak nabigazio globalera irekitzea ahalbidetu zuena.

Donostiako portuko Dorretxean ikusgai jarritako maketen, margolanen eta garaiko dokumentuen bitartez funtsezko bidaia haren berri izango dugu. Erakusketa osatzeko, gune didaktiko bat eta familientzako koaderno bat ere eskuragarri daude.

"Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza"

Lekua / LugarEuskal Itsas Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio3 €
Ordutegia / HorarioAsteartetik ostiraleara 10:00 - 14:00 + 16:30 - 18:30
Iturria / Fuenteitsasmuseoa.eus

Kokalekua