2027/02/11

Sarrerak ANARI (otsailak 11 - Bilboko Kafe Antzokia)

Entradas Anari (11 de febrero - Bilbao)

Sarrerak ANARI (otsailak 11 - Bilboko Kafe Antzokia)
Kontzertua

Deskribapena

ANARI otsailaren 11n (data aldaketa) Bilboko Kafe Antzokian arituko da.

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

 

 

 

Sarrerak ANARI (otsailak 11 - Bilboko Kafe Antzokia)

Lekua / LugarBilboko Kafe Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio15 / 18 €
Ordutegia / Horario22:00
Iturria / Fuentekafeantzokia.eus

Kokalekua