2026/12/18

Sarrerak Hofe + Labar (Jimmy Jazz Gasteiz)

Entradas Hofe + Labar (Jimmy Jazz Gasteiz)

Sarrerak Hofe + Labar (Jimmy Jazz Gasteiz)
Kontzertua

Deskribapena

Abenduaren 18an, HOFEk bere lan berria aurkeztuko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Bihotzak badaki HOFEren esplorazio pertsonal eta musikaleko prozesu baten emaitza da. Bere burua proban jarri, arriskuak hartu eta noraino irits zitekeen deskubritu nahi izan du artistak. Kezka horren isla da diskoa: elkarren artean oso desberdinak diren abestiak biltzen ditu, baina artistaren nortasunak ematen die guztiei zentzua eta kohesioa.

Etapa berri honen zati bat aurrerapenen bidez ezagutu ahal izan dugu dagoeneko. R.A., Tan petit eta Esto no es amor (Natalia Lacunzarekin batera) abestien bidez, HOFEk lanaren hainbat alderdi erakutsi ditu, aniztasuna bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat izanik.

Diskoa aurreikusitakoa baino beranduago iritsiko da, perfekzionismoak eta esperimentazioaren eta nortasun musikal propioaren arteko oreka bilatzeko nahiak markatutako konposizio- eta ekoizpen-prozesu zorrotz baten ondoren.

Oholtzan, Jangitz Larrañaga eta Llúcia Pla izango ditu bidelagun HOFEk. Bira abenduaren 18an hasiko da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, Labar taldearekin batera.

 

Sarrerak Hofe + Labar (Jimmy Jazz Gasteiz)

Lekua / LugarJimmy Jazz Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio16 €
Ordutegia / Horario21:30
Iturria / Fuentejimmyjazzgasteiz.com

Kokalekua