"Izar iheskorra eta bihotza", M. Benito Pírizen erakusketa
"Estrella fugaz y corazón", exposición de M. Benito Píriz

Deskribapena
BilbaoArtek, Bilboko Udalaren Ekoizpen Artistikorako Zentroak, “Izar iheskorra eta bihotza” aurkeztuko du; hau da, M. Benito Pirizek (Durango, 1992) egindako azken ekoizpenaren izenburua. Erakusketa doan bisitatu ahal izango da irailaren 25etik (ostirala) azaroaren 8ra (igandea) bitarte, URIBITARTE40 aretoan.
Erakusketa 2024 eta 2026 urte artean, BilbaoArteren estudio-lagapeneko eta 2 urteko bekaren modalitatean egindako lanetan oinarrituko da. Erakusketa osatzen duten piezak esposizioaren eta babeslekuaren, abian jartze eta babesaren eta oldarkortasunaren eta afektuaren arteko etengabeko negoziaziotik eraikitzen dira. Testuinguru horretan, abiapuntu gisa hartzen ditu honako objektu hauetan dauden babes-estrategiak: motozikleten karrozeriak, eserlekuak eta segurtasun-hesiak, muga fisikoen, loturen edo bilgarrien bidez baliotsua dena babesten duten sistemak bezala ulertuta, dimentsio estetikoa alde batera utzi gabe; inpaktua jasotzeko eta babesten dutena egitura erresistenteen edo karkasen bidez babesteko sistemak, material zurrunak eta isolamendurako beste material malguago, bigunago edo akoltxatuago batzuk konbinatzen dituztenak. Geruza malgu eta fin baten bidez bi espazio bereizten dituen bigarren azal edo mintza, herri fisikoarena eginez.
Benito Pirizek materialekiko harreman zuzena eta eraldatzeko eta egokitzeko dituzten aukeren etengabeko behaketa garatzen ditu. Haren lana egitean eraikitzen da, errepikapenaren, etengabeko doikuntzen eta birkonfigurazioaren bidez, aingura gisa jarduten duen fokua edo intereseko figura bat mantenduz. Eskultura egiturak eusten, babesten edo gordetzen duten espazio gisa ulertzen da, eta loturak ezartzen ditu gorputzarekin eta espazioa bizitzeko modu desberdinekin. Prozesu horien bidez, erresistentziaren eta hauskortasunaren, bulkadaren eta eustearen eta funtzionaltasunaren eta formaren arteko harremanak ikertzen ditu.
Proiektua osatzeko, hainbat bisita gidatu egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, Espainiako Zeinu Hizkuntzara egokituta. Urriaren 21ean euskaraz egingo dira eta azaroaren 4an gaztelaniaz, 19:00etan. Era berean, esku-hartze bat egingo da Shippeo espazioan, eta, bitarte horretan, erakusketa egun batez aldatuko da , Jone Elorriaga artistarekin batera (urriaren 15ean). Elorriagak pieza puzgarriak sortu ditu, erakusketa osatzen duten piezetarako, espazioan jada dauden obra batzuk, horietan eraldaketa sortzeko. Esku-hartzearen asmoa da bi izateari uztea bat izateko. Puzgarriak M. Benito Pirizen piezetan jarri edo sartuko dira, eta beren formak, koloreak, bolumenak eta keinuak hartuko dituzte.
Erakusketaren inguruko programak osatzeko, halaber, erakusketari buruzko liburua aurkeztuko da urriaren 29an. Bertan, M. Benito Piriz artistak eta Karlos Martinez B. artistak eta liburuaren diseinatzaileak parte hartuko dute. Erakusketarako eta antolatutako jardueretarako sarrera librea eta doakoa da.
ERAKUSKETA
Izar iheskorra eta bihotza bultzada- eta euste-indarren inguruko ikerketa baten izenburua eta emaitza da. Benitok gorputza kanporantz proiektatzen duen indar iheskor gisa ulertzen du bultzada, aldaketari, topaketari eta konfrontazioari irekia. Izar iheskor baten gisara bat-batean agertu, eta gorputza nekatzean edo emozioa baretzean desagertzen den bulkada. Eusteak, aldiz, barrurantz egiten du lan: erregulatu, eutsi eta xurgatu egiten du, irmotasunez eta bihotzez babesten den hori mantendu eta zaintzeko ahaleginean.
Gauzak —bihotzez— egiteak sentiberatasunaren aldeko hautua egitea eta emozioari mugimenduaren parte izaten uztea dakar; bultzada izateak, berriz, eraldatzeko, mugitzeko eta nork bere burua eraikitzen jarraitzeko behar den espazioa zabaltzen du. M. Benitok abiapuntutzat hartzen duen irudia, izatez, hibrido bat da: aldi berean agerian jarri eta bere baitan biltzen den bihotz iheskor bat. Elkarren aurkako kontzeptuak baino gehiago, bultzadak eta eusteak etengabe eraldatzen ari den identitate baten eraikuntzan esku hartzen dute. Era berean, erakusketa osatzen duten piezak bulkadaren eta babesaren, agerian jartzearen eta aterpearen, oldarkortasunaren eta afektuaren arteko etengabeko negoziazioan taxutzen dira.
Izenburua: Izar iheskorra eta bihotza
Artista: M. Benito Piriz (Durango, 1992)
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte pasealekua, 40. 48009 Bilbo).
Datak: irailak 25 – azaroak 8, 2026
PROGRAMA PUBLIKOAK
INAUGURAZIO PROGRAMA
- Bisita gidatua artistarekin: irailaren 25ean, ostirala, 18:00etan
- Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa: irailaren 25ean, ostirala, 19:00etatik 21:00etara
BISITA GIDATUAK
Aldi bereko bisita gidatua LSEz (Espainiako zeinu-hizkuntzan) eta ahoz
- Urriaren 21ean, asteazkena (euskaraz), 19:00etan
- Azaroaren 4an, asteazkena (gaztelaniaz), 19:00etan
ESPAZIOAN ESKU HARTZEA / SHIPPEO
Erakusketa egun batez aldatzea, Jone Elorriagarekin batera
Urriaren 15ean, osteguna, 19:00etan
SOLASALDIA / LIBURUAREN AURKEZPENA
Parte-hartzaileak: M. Benito Piriz, artista eta Karlos Martínez B., artista eta liburuaren disenatzailea.
Urriaren 29an, osteguna, 19:00etan
Sarrera doan
M. BENITO PIRIZ
Durango, 1992
Bilbon bizi eta lan egiten du.
BilbaoArteko artista egoiliarra, 2024-2026 aldian
Benito Píriz Arte Ederretan graduatu zen EHUn (2014), eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako masterra egin zuen 2015ean. Bakarkako erakusketak egin ditu Montehermoso Kultur Zentroan, “Travieso” erakusketarekin, eta Rekalde Aretoan, “Pikete-tuning” erakusketarekin; baita BilbaoArten, RKE-n eta Arizko Dorrean ere. Talde-erakusketetan, berriz, Bilboko Guggenheim Museoan, Horcasitas Jauregian eta Máa (Bilbo), Artnueve (Murtzia) eta La Bibi + Reus City (Palma) galerietan parte hartu du. Getxoarten lehen saria, Ertibilen bigarren saria eta Errioxako Arte Gaztearen Erakusketan hirugarren saria jaso ditu. Bere egonaldi artistikoen artean nabarmentzekoak dira Azkuna Zentroko Babestu programa eta BilbaoArteko bi urteko egonaldia.