2026/12/09

Euskadiko Orkestra 2026/27: "ENIGMA"

Euskadiko Orkestra 2026/27: "ENIGMA"

Euskadiko Orkestra 2026/27: "ENIGMA"
Kontzertua

Deskribapena

Jesus Guridik 1941ean konposatutako Diez melodías vascas lanak irekiko du lehenengo Euskal Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzen duen programa hau. Lan horretan, Azkuek bildutako herri-doinuak orkestrazio aberats eta koloretsuz jantzi zituen Guridik. Ondoren, Mozarten Pianorako 22. Kontzertua entzungo dugu, Elisabeth Leonskaja pianista mitikoaren eskutik. 1978az geroztik Vienan bizi den artista hau mundu mailan erreferente nagusietako bat da Vienako klasiko handien interpretazioan. Marzena Diakun zuzendari poloniarrak —Pragako Udaberria eta Fitelberg bezalako lehiaketetan saritua— Elgarren Enigma Bariazioak interpretatuko ditu azkenik. Izaera malenkoniatsuko gai bat abiapuntu hartuta, konpositoreak hamalau lagunen —eta bulldog baten— erretratu musikalak sortu zituen, umorea, noblezia eta misterioa uztartuz inoiz erabat argitu ez den «enigma» baten inguruan. Horrek guztiak obra hau britainiar musikaren ikur nagusietako bat bihurtu du.

 

  • PROGRAMA: ENIGMA

J. Guridi
Diez melodías vascas   [22’]

W. A. Mozart
Pianorako 22. Kontzertua   [15’]

E. Elgar
Enigma Variations   [31’]

Marzena Diakun, zuzendaria
Elisabeth Leonskaja, pianoa

Euskadiko Orkestra 2026/27: "ENIGMA"

Lekua / LugarEuskalduna Jauregia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioSalgai irailaren 1ean
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuenteeuskadikoorkestra.eus

Kokalekua