2026/11/20 - 2027/03/28

Erakusketa ARTIUM-en: "Jochen Lempert. Local Ecology"

Exposición ARTIUM: "Jochen Lempert. Local Ecology"

Erakusketa ARTIUM-en: "Jochen Lempert. Local Ecology"
Erakusketa

Deskribapena

Bere lanean, Jochen Lempert-ek (Moers, Alemania, 1958) argazkigintza-prozesua bitarteko horri lotutako irudikapenaren printzipioei buruz hausnartzeko erabiltzen du eta, neurri batean, haiek desmuntatzeko; horretarako, behaketa modu patxadatsu eta arretatsuaren emaitza, harraldi eta inprimatze diren irudi batzuk marrazten ditu. Gela ilunean sortzen da irudia, eta han geratzen da bertan behera argazki-tresnak historikoki harrapatze-gailu gisa suposatu izan duen promesaren sendotasuna. Lempertek berriz, bere irudietan, badirudi argazkia egiten dion hura askatu egiten duela dirudi.

Hasiera batean biologia-prestakuntza izanik, Schmelzdahin zinema-talde esperimentalari lotu zitzaion Lempert aldi berean. Haren praktikak agerian uzten du asoziazio zehatzak sortzeko interesa, baina, hala ere, logika taxonomiko zientifiko bati ihes egiten diotenak.

Local Ecology-rako, Euskadin egiten duen lehen erakusketarako, Lempertek denbora eman zuen Gasteizen eta inguruetan, «naturala» esaten diogun eta lurraldea eta hiria denaren ehunean sakonki korapilatuta dagoen munduaren hainbat alderdiri argazkiak ateratzen. Erakusketak aurreko lanen konstelazioak eta azken honi eskainitako lan berriagoak biltzen ditu.

Erakusketa ARTIUM-en: "Jochen Lempert. Local Ecology"

Lekua / LugarArtium Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
Iturria / Fuente.artium.eus

Kokalekua