Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/21 - 2026/09/30

Migratutako pertsonen lan-jarduerari buruzko argazki-erakusketa

Exposición fotográfica sobre la actividad laboral de las personas migradas

Migratutako pertsonen lan-jarduerari buruzko argazki-erakusketa
Erakusketa

Deskribapena

Barakaldoko Udaleko Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak erakusketa bat inauguratuko du irailaren 21ean, 18:30ean, udalerrian migratutako pertsonen lan-jarduerari buruz.

Erakusketa honek Barakaldoko bizilagunek egindako argazkiak biltzen ditu, eta irailaren 21etik 30era Gurutzetako Gizarte Etxean bisitatu ahal izango da. Irudiek tokiko merkataritza eta ekintzailetza dute ardatz, eta migratutako pertsonek gure udalerriko auzoetan aurrera ateratzen dituzten negozioen eta proiektuen egunerokotasuna islatzen dute: saltokiak, lanbideak eta bezeroekin eta bizilagunekin duten harremana.

Migratutako pertsonen lan-jarduerari buruzko argazki-erakusketa

Lekua / LugarGurutzetako Gizarte Etxea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentebarakaldo.eus

Kokalekua