2026/11/24 - 2026/12/10

Amnistia Internacional-en "Bai soilik da bai" erakusketa

Exposición "Solo sí es sí" de Amnistía Internacional

Amnistia Internacional-en "Bai soilik da bai" erakusketa
Erakusketa

Deskribapena

Azaroaren 24tik abenduaren 10era, Amnistia Internazionalak "Solo sí es sí" erakusketa aurkeztuko du Kultur Leioan. 

Sexu-indarkeria munduan zabalduen dagoen giza eskubideen urraketetako bat da, baita interneten ere. ‘Bai bakarrik da bai’ erakusketak onespenean jartzen du fokua, sexu-indarkeriaren inguruko mitoak desegiten ditu eta bereziki emakumeei nola eragiten dien ikustarazten du. Gainera, sexu-hezkuntza integralaren garrantzia nabarmentzen du, harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzeko. Kalkuluen arabera, mundu osoan, 3 emakumetik 1ek jasan du indarkeria fisikoa eta/edo sexuala, eta Europar Batasunean 10 emakumetik 1ek ziberjazarpena jasan du 15 urte zituenetik. “Ez” ez adierazteak ez du esan nahi “bai”. “Bai” adierazteak bakarrik esan nahi du “bai”.

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren programaren barruan, Leioako Udaleko Berdintasuna Arloak antolatuta.

Amnistia Internacional-en "Bai soilik da bai" erakusketa

Lekua / LugarKultur Leioa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentekulturleioa.com

Kokalekua