2026/11/19

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Rigor Mortis"

Festival Internacional de Teatro de Vitoria-Gasteiz 2026: "Rigor Mortis"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Rigor Mortis"
Antzerkia

Deskribapena

Endredozko komedia da Rigor mortis, heriotzaren inguruko sekretuak lau haizeetara zabalduko dituena.

Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik zuela. Amonak ez du nahi inork horrela ikusterik. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du rigor mortisak ahoa itxita harrapatu dezan. Bitartean, alabaren eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endredozko komedian sartuko gaitu bete-betean. Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau haizeetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz.Alea iacta est.

Rigor mortis antzezlana hautatua izan da ANTZ3RKIZ markak (Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Bilboko Arriaga Antzokia) sustatutako «Antzerkigintza berriak» programan.

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Rigor Mortis"

Lekua / LugarJesús Ibáñez de Matauco Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio15 €
Ordutegia / Horario19:30-20:45
Iturria / Fuentewww.vitoria-gasteiz.org

Antolakuntzagile

Txalo Produkzioak eta Tanttaka Teatroa

Kokalekua