FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia
FIAR 2026 - Festival Internacional de Arte Relacional de Álava

Deskribapena
Programazioak jatorri ezberdinetako artista eta eragile kulturalak biltzen ditu, nazioarte mailan Mexikotik, Erresuma Batutik eta Brasiletik iritsitako proposamenak barne.
Dejabú konpainiak desira ezkutuen negutegi bilakatuko du diseinu grafikoko estudio bat Adurtza auzoan. Idoia Zabaletak begiak ixtera gonbidatuko zaitu zure betazalek ikusmen-masaje bat jaso dezaten, amets labur batek irauten duen tartean. Cláudia Müllerrek bere dantza garaikidea ekarriko dizu zu zauden tokira: etxera, ospitalera nahiz merkatura. Andy Smithek eta Lynsey O’Sullivanek "Una Asamblea Ciudadana" estreinatuko dute gaztelaniaz, eta ikus entzuleak izango dira klima eztabaidaren ahotsak. La Soledad konpainiak oturuntza batera gonbidatuko zaitu, zeren ba al dago mahaia partekatzea baino harreman-ekintza handiagorik? Hauekin eta beste proposamen batzuekin, FIAR jaialdiaren bigarren edizioko programak diziplinen arteko mugak lausotuko ditu beste behin.
Askotariko formatuen bidez, memoriarekin, zaintzarekin, herritarren parte-hartzearekin, lurraldearekin, eguneroko bizitzarekin, klimari buruzko eztabaidarekin, doluarekin edo komunitatearen eraikuntzarekin lotutako esperientziak proposatuko dituzte.