Arrietako Jaiak 2026: LUKIEK + MALKO
Fiestas de Arrieta 2026: LUKIEK + MALKO

Deskribapena
Arrietako 2026ko Jaien barne.
LUKIEK
Lukiek euskarazko rock alternatiboko hirukote bat da, Mungian 2015ean sortua, Josu Billelabeitiak (ahotsa eta gitarra, Belakoko kide ere badena), Antton Goikoetxeak (baxua) eta Christian Rodriguezek (bateria) osatua. Zuzenekoetan urte luzez aritu ondoren DMA's, Belako edo Zea Mays bezalako taldeei telonero eginez, 2019an argitaratu zuten lehen diskoa, #1 izenekoa, non euskal musika eszenan zarata eta indarra ekartzen zituzten hiru gazteren kemena erakutsi zuten. 2025ean, hamar urteko ibilbidea ospatzeko, hirugarren diskoa, #3, aurkeztu zuten.
MALKO
MALKO Oñatiko bost gaztek osatutako rock taldea da: Ander Igartua baterian, Anje Maiztegi eta Unai Agirre gitarretan, Unai Izura baxuan eta Maddi Arlanzon ahotsean. 2024ko martxoan kaleratu zuten “Esan ez direnak” izeneko diskoa. Abesti bilduma honek mota ezberdinetako kantuak batzen ditu, batzuk gogorragoak eta beste batzuk xamurragoak, beti ere rock doinuak oinarri hartuz.

Kokalekua
Galeria