Fluxu 2026: Silvia Ayerra
Fluxu 2026: Silvia Ayerra

Deskribapena
Fluxu 2026 - Arte Garaikidearen Zirkuitua Nafarroan egitarauaren barruan.
Proiektu hau Verano Nuclear izeneko proiektuaren fase berri bat da. Denboran hedatutako ikerketa artistikoa da, paziente onkologiko gisa dudan esperientzia pertsonalaren ondoriozkoa. Gorputz horren irudia interesatzen zait, zalantzan jartzeko gaur egun eritasuna nola ulertzen den. Argazkiaren, hitzaren eta publikoaren inplikazioaren bidez, lanak topagune bat eraikitzen du, eta bertan galderak partekatzen dira, erantzunak eman beharrean. Nagusi diren kontakizunen aurrean — mugak gainditzearen epika, optimismoaren betebeharra edo “eri onaren” figura —, proposamenak gorputza, hauskortasuna eta zainketak pentsatzeko beste modu batzuk aztertzen ditu, eta ez esperientzia intimotzat bakarrik hartuta, baita eraikuntza kultural eta politikotzat ere.