Umeentzako arte formakuntza: "Arte & performance" (Guggenheim)
Formación de arte para niños: "Arte & performance" (Guggenheim)

Deskribapena
Familientzako parte-hartze tailer honek jolasaren, esperimentazioaren eta sorkuntza partekatuaren bidez performancea ezagutzera gonbidatzen zaitu.
Proposamenak Fluxus mugimendu artistikoaren oinarrizko figura izandako Yoko Ono artista du inspirazio-iturri, baita Onok eguneroko jarduerak, jolasa eta parte-hartzea artea egiteko bide dibertigarri eta ustekabeko gisa jorratzeko duen modua ere.
Dinamika praktiko eta esperimentalen bidez, parte-hartzaileak jabetuko dira ohiko keinuak, ekintzarik errazenak eta jarraibide irekiak esperientzia artistiko bilaka daitezkeela, artearen eta eguneroko bizitzaren arteko mugak desitxuratu egiten baitira.
Bi saiotan, performancearen funtsezko lau elementuak aztertuko ditugu: gorputza, espazioa, denbora, eta artista eta publikoa leku berean egotea.
Tailerraren helburua performancea elkartzeko, sortzeko eta jolasteko eremua dela ulertaraztea da, interpretaziora, zorira eta irudimenera irekia. Elkarrekin esperimentatzea, harremanak izateko modu berriak aurkitzea eta egunerokotasuna ezohiko bihurtzea da kontua.
Saioak:
- 3-5 urte: 10:15
- 6-10 urte: 12:15
Saioen gidaria: Adria Parravicini
*Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez 2 sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan laguntzailearentzat.