Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/11

Gaztea Musikaren Eguna 2026 (Tabakalera): Zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Esanezin, Aimarz, Mr Luken, BARRRK, Burutik...

Gaztea Musikaren Eguna 2026 (Tabakalera): Zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Esanezin, Aimarz, Mr Luken, BARRRK, Burutik...

Gaztea Musikaren Eguna 2026 (Tabakalera): Zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Esanezin, Aimarz, Mr Luken, BARRRK, Burutik...
Jaialdia

Deskribapena

Gazteak Musikaren Eguna ospatuko du urriaren 11n, Donostian, Tabakalerarekin elkarlanean. Besteak beste, zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Anne Lukin, Esanezin, Aimarz, XSakara, Kattalin eta Nenufarrak, BARRRK, Garazi Esnaola eta Herenegun ikusteko aukera izango da, goizean hasi eta 12 orduz luzatuko den musika maratoian.

Aipatutakoez gain, Niña Coyote eta Chico Tornado, Libe Kortazar & Jon Basaguren, Apotheke 90, GAR, RTZ, Mugan, Burutik, Silitia, Nhil, Mr Luken eta Indigo taldeen zuzenekoak izango dira. Kontzertuak Tabakalerako aretoetan banatuko dira, eta guztiek ordu erdiko iraupena izango dute.

Iazko edizioaren arrakastaren ostean, aurten ere, Gazteak Euskal Herriko musika eszenako artistak babestu eta azken urtean sortu dutena erakusteko tokia emango die. Kartel eklektikoa osatuta, popa, erritmo urbanoak, elektronika, rocka eta proposamen alternatiboez gozatzeko aukera izango da urriaren 11n. Gurean egunerokoan entzuten diren musikariez gain, euskal panorama osatzen duten proposamen anitzez baliatu da Gaztea aurtengo musikarien zerrenda osatzeko. Hala, ibilbide luzeko artistek lehen urratsak ematen ari diren horiekin partekatuko dute oholtza.
Ekimena aurrera ateratzeko, Donostiako Udala, Kutxabank, Ihobe eta Gazteaukera erakundeen babesa eta Kutxa Fundazioaren laguntza izango du Musikaren Egunak.

Sarrerak

Kontzertuak doakoak izango diren arren, nahitaezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea. Ohi bezala, kontzertuak blokeka antolatuko dira, baita sarrerak ere. Hau da, ekitaldira etorri nahi dutenek gustuko blokeetarako tiketak erreserbatu beharko dituzte. Bertaratzen direnek eguna aurretiaz planifikatzeko aukera izango dute, laster eskuragarri jarriko dugun blokeen eta gonbidapenen inguruko informazioari esker.

Zuzeneko jarraipena

Tabakalerako ateak ireki bezain laster, Gazteako lantaldea bertan izango da, egunean zehar gertatzen den guztiaren jarraipen berezia egiteko. Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak “Bitan” saio berezia egingo dute bertatik. Gazteako esatariek Musikaren Egunean zehar ikusiko duguna errepasatu eta ekitaldiko artistak elkarrizketatuko dituzte.

Gainera, kontzertuetara gerturatzerik ez dutenek zuzeneko guztiak streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean. Bestalde, sare sozialetan Musikaren Eguneko eduki esklusiboa izango da ikusgai.

 

 

Gaztea Musikaren Eguna 2026 (Tabakalera): Zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Esanezin, Aimarz, Mr Luken, BARRRK, Burutik...

Lekua / LugarTabakalera
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario10:00
Iturria / Fuentegaztea.eus

Kokalekua