Gaztedi Dantza Taldea: "Ezpataldia"
Gaztedi Dantza Taldea: "Ezpataldia"

Deskribapena
Ikuskizun honek taldearen 75 urteko historia ospatzen du, eta, modu horretan, belaunaldi bakoitzaren ondarea aitortu. Garaiak, musika eta dantzatzeko modua aldatu arren, taldearen esentziak bere horretan dirauela plazaratuko du Ezpataldiak.
"Antzinatik aitzina" lelopean, berrehun dantzari inguruk tradizioa eta sorkuntza uztartuko dituzte oholtzan, ezpatak euskal dantzaren eta taldearen lekuko nagusi gisa erabiliz. Musikak eta dantzak bat egingo dute taldearen historian zehar egon diren zortzi belaunaldien bilakaera irudikatzeko.
Ezpataldia ikuskizunak, iraganetik etorkizunera doan bidaian, ohiko ekitaldietako mugak gaindituko ditu eta euskal dantza inoiz ez bezalako ikuspegi berritzaile batekin aurkeztuko du.

Antolakuntzagile
Gaztedi Dantza Taldea