Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/18

Geuretik sortuak: "Promesarik txikiena"

Geuretik sortuak: "Promesarik txikiena"

Geuretik sortuak: "Promesarik txikiena"
Antzerkia

Deskribapena

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, elkarren lagun izateko bidaiari ekingo diote aktorrek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez dezepziorako.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta ekoizpena: Infinitudrama
  • Zuzendaritza: Maite Aizpurua eta Matxalen De Pedro Larrea
  • Zuzendari laguntzaile: Edurne Azkarate
  • Aktoreak: Maite Aizpurua, Intza Alkain, Ane García eta Maiana Etxeberri

Geuretik sortuak: "Promesarik txikiena"

Lekua / LugarArkabia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio5 €
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuentearkabia.eus

Antolakuntzagile

Infinitu Drama

Kokalekua