2027/04/13

"Grounded (Lurrean)" (estreinaldia)

"Grounded (En tierra)" (estreno)

"Grounded (Lurrean)" (estreinaldia)
Antzerkia

Deskribapena

  • Apirilaren 14an, gaztelaniaz estreinatuko da.

Baina, pixkanaka-pixkanaka, errealitate desberdinak gainjartzen hasten dira.

Nahi gabeko haurdunaldiak amaitu du gudu-pilotu baten aireko karrera. Ez da gehiago zeru urdinera aireratuko. Orain, drone telegidatu bat hegaldarazten du edukiontzi klimatizatu batetik, Nevadako basamortuan, pantaila gris bati begira.

Egunez, 8.000 km-ra dauden terroristak zelatatzen ditu, eta botoi-kolpez hiltzen. Gauez, etxera itzultzen da, senarrarekin afaltzera eta alabarekin poni arrosekin jolastera, ezer gertatu ez balitz bezala. Baina, pixkanaka-pixkanaka, errealitate desberdinak gainjartzen hasten dira. Egunetik egunera zailagoa da lana eta eguneroko bizitza bereiztea, Nevadako basamortua eta Afganistangoa bereiztea.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: George Brant.
  • Itzultzailea: Isabelle Stoffel.
  • Antzezlea: Nerea Gorriti.
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
  • Teknika: Acrónica producciones.
  • Jantziak: Ana Turrillas.
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa.
  • Laguntzailea: Teatro Arriaga.


Estreinaldia Arriaga Antzokian.

"Grounded (Lurrean)" (estreinaldia)

Lekua / LugarArriaga Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio18 €
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuenteteatroarriaga.eus

Antolakuntzagile

Tanttaka Teatroa

Kokalekua