Gutun Zuria Zabalik: Gorka Urbizu, Olaia Inziarte eta Amets Aranguren: "KANTURAKO HITZAK"
Gutun Zuria Zabalik: Gorka Urbizu, Olaia Inziarte y Amets Aranguren: "KANTURAKO HITZAK"

Deskribapena
"Kanturako Hitzak" elkarrizketan, abestiak idazteko modua, musika eta egileek sortzeko moduan literaturak duen lekua izango dira hizpide.
Elkarrizketan, Olaia Inziarte eta Gorka Urbizu solasean arituko dira Amets Arangurenekin, eta xehe azalduko dituzte beren obrak nola jaio eta taxutzen diren, lan egiteko dituzten moduak, beren erreferenteak eta sorkuntza-prozesu osoan hartu beharreko erabakiak.
Nondik abiatzen da Olaia Inziarte kantu berri bati hitzak jartzeko? Paper zuriaren aurrean jarri, boligrafoa hartu eta bat-batekotasunari ematen al dio lekua? Ala luzez onduko al ditu buruan gero paperera eramanen dituenak? Papera eta boligrafoa izanen dira ala gitarra eta telefonoaren grabatzailea zuzenean?
Gorka Urbizuk hitzak jartzen dizkio melodiei ala melodiak hitzei? Eta uneren batean biek bat egiten ez dutenean, bietako zeinek hartzen du lehentasuna eta zergatik? Zein leku du isiltasunak? Nondik nora egin du bidaia Urbizuk kantu idazle gisa 90eko hamarkadatik gaur egunera?
Konpartitzen al dituzte, idatzi ahala, idatzitakoak inorekin? Edo, behin kantuaren hitzak bukatuta, behar al dute inoren onespenik? Literaturak eta idazleek, iturri edo erreferente gisa, ba al dute lekurik haien kantugile jardunean?
OLAIA INZIARTE
Olaia Inziarte (Oronoz, Nafarroa) hogeita zazpi urteko abeslari eta kantugile nafarra da. Bakarkako ibilbideari hasiera eman zion Lehengo Lepotikan Burua (2022) diskoarekin, non folk ukituak eta elektronika poparekin nahastu zituen, intimotasuna ardatz edukiz. 2025ean Zerrautsa eta Zura kaleratu ditu: erro bera duten eta natura eta barne-mugimendua ardatz dituzten lanak biak ere.
Beti ibili da musikaren bueltan handik eta hemendik, proiektu desberdinetan parte hartuta: erromerian, ipuin kontalaria den Amaia Elizagoien lagunaren musikari bezala, trikitixarekin iñauterietan, Iker Lauroba, Joseba Tapia edo Chica Sobresaltorekin piano/kitarra edo koroetan eta abar.
Zuzenean, formatu zaindu eta hurbila eskaintzen du, aretoetatik jaialdietara zabalduta, eszenatokian bost pertsonaz inguraturik: Gema Ines Murillo eta Eric Deza kitarretan, Ander Unzaga Teklekin, Lore Nekane Billelabeitia baxuan eta Josu Erviti baterian. Soinuan eta argietan (hauek aurrekoak bezain garrantzitsuak izanik) Ibai Indart eta Ania Rodriguez aritzen dira.
GORKA URBIZU RUIZ
Gorka Urbizu Ruiz (Lekunberri, 1977) musikari, kantugile eta ekoizle nafarra da. 14 urterekin lehendabiziko taldea sortu eta ordutik eskenatokiz eskenatoki aritu da bere kantuak jendaurrera eramaten, munduan barna emandako milatik gora kontzertuak lekuko. Berri Txarrak taldea sortu eta bertan 25 urtez abeslari eta gitarjole moduan aritzeagatik ezaguna, 2024an bakarkako bideari ekin zion, urteko egunik tristeenean eta ezustean ‘Hasiera Bat' diskoa kaleratuta. ‘Bakan' izeneko single sorta etorri zen gerora, zeinak Abbey Road estudioetan grabatzera eraman baitzuen. Euskarazko Urteko Diskorik Onena (Premios de la Música Independiente MIN), Euskarazko Kanturik Onena (‘Etxe Bat', Premios de la Academia Española de la Música), Musika Bulegoa Saria eta beste hainbat sari jasoa da azken lan hauei esker. Magisteritza Musikala eta Euskal Filologia ikasitakoa, birritan irabazi du Iruñeko Udalaren Egile Berrien Poesia Saria. Peiremans+ edo Katamalo bezalako proiektuen sortzailea ere bada, bere eklektizismo eta jakinminaren erakusgarri. Only In Dreams ekoiztetxe propioan kaleratu ohi du bere obra guztia.
AMETS ARANGUREN
Iruñean jaio zen Amets Aranguren 1998an. Euskal Ikasketak hasi zituen Baionan, bertako kontserbatorioan Iruñean hasitako musika ikasketei jarraipena emanez. Baiona utzi eta Musikaren pedagogia gradua ikasi zuen Nafarroako goi-mailako musika kontserbatorioan. Arte, Kultura eta Literatura garaikideak masterra ari da egiten egun Universitat Oberta de Catalunya-n. Profesionalki euskalgintzaren eta musikaren artean mugitu da batez ere, baina kultur munduari loturiko bestelako lanetan ere ibilia da, hala nola, BaDA!bil bideopodkastean, ARGIA astekarian, edota BERRIA egunkarian.
Ibil bedi musika taldeko kide ere bada, eta talde nafarra bere laugarren lan luzea prestatzen aritu den azken bi urteotan bereziki jarri nahi izan du arreta Arangurenek kantuen hitzetan.