Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/16

Haizebegi 2026: "Evîn di Rûyê Qirkirinê - L’Amour face au Génocide"

Haizebegi 2026: "Evîn di Rûyê Qirkirinê - L’Amour face au Génocide"

Haizebegi 2026: "Evîn di Rûyê Qirkirinê - L’Amour face au Génocide"
Zinema eta ikus-entzunezkoak

Deskribapena

Haizebegi 2026 egitarauaren barne.

Yazidien herri isolatuaren sorterria den Shengal mendietan 74 sarraskitik gora gertatu dira historian zehar, eta bortitzena 2014an egin zuen Daesh-ek. Dokumentalak aztertzen du nola eragin duten sufrimenduak, erlijioak eta kultura-aniztasunak Shengaleko maitasun-kantetan. Kantu horiek sarritan musika-laguntzarik gabe abesten dira, eta maitasuna, gerra, familia, sehaskako kantak eta bidaiak dituzte hizpide. Horien bidez, yazidiek beren ondarea gordetzen dute eta maitasun- eta atsekabe-istorioak kontatzen dituzte: biziraupenaren kanta.

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko izenburua: Evîn Di Rûyê Qirkirinê De
  • Nazioarteko izenburua: Love in the Face of Genocide
  • Herrialdea: Siria
  • Urtea: 2020
  • Zuzendaritza: Shero Hinde
  • Iraupena: 52 min.

 

Haizebegi 2026: "Evîn di Rûyê Qirkirinê - L’Amour face au Génocide"

Lekua / LugarCité des arts
Herria / Municipio
Prezioa / Precio5 €
Ordutegia / Horario20:30
Iturria / FuenteEKE

Kokalekua