Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/21

"Haritik tiraka" (entsegu irekia)

"Haritik tiraka" (ensayo abierto)

"Haritik tiraka" (entsegu irekia)
Antzerkia

Deskribapena

HARITIK TIRAKA, Bitsa Konpainia

Kaleko antzerkia alde batera utzi eta aretoetara jauzi egingo du ikuskizun honek. Honako hau, publikoaren aurrean egingo den entsegu ireki bat izango da; aretora egokitzeko prozesuaren lehen urratsa, hain zuzen ere. Pep Vilaren zuzendaritzapean, Iván Casado eta Ane Gebarak sortutako Antzezlana da Haritik Tiraka, eta ikuskizun honetan, Eñaut Zubizarreta izango da biolontxelo-jotzailea.

Antzezlanak eguneroko bizitzako keinu txiki eta ohikoetatik abiatuta, auzoetako bizitza eta bertan sortzen diren harreman eta loturak erakusten ditu. Mandatuak aitzakia hartuta, pertsona ezberdinen arteko topaketak, elkarrizketak, isiltasunak eta bizipenak agertzen dira, askotan oharkabean agertzen diren istorioei lekua eginez.

Egunerokoaren atzean ezkutatzen diren hariei tiraka, gertuko pertsonen eta komunitatearen arteko loturak azaleratzen dituen proposamena da.

 

Entseguaren ostean, antzeleekin solasaldian arituko dira. 

"Haritik tiraka" (entsegu irekia)

Lekua / LugarIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / Fuenteiak.eus

Antolakuntzagile

Bitsa Konpainia

Kokalekua