2026/11/20

Harri Xuri Dantzan 2026

Harri Xuri Dantzan 2026

Harri Xuri Dantzan 2026
Jaialdia

Deskribapena

Udazkenarekin batera badator urtero bezala Harri Xuri Dantzan festibala ! Aurten, 6 ikusgarri izango ditugu gurekin azaroaren 20tik 22ra; UMA (Hegalka taldea), Gipuzkoako doinueta urratsak (GoizAldi taldea - Donostitik), Harilka (Leinua taldea), Soinu Baratxüri (Berritza), Masterklaz Xibero eta Aztarna (Ataitze).

Aurten ere, ostatua eta taloak izango ditugu bertan, plan borobil bat antolatu dezazuen!

Gainera, “Arteen artean” euskal kulturaren inguruko denboraldiaren parte izango gara, EKE, Maurice Ravel Kontserbatorioa eta Malandain Ballet Biarritzekin batera beste urte batez.

Ez galdu aukera eta lortu zuen sarrera lehenbailehen! Bono berezi batzuk atera ditugu, nahi dituzuen emanaldi guztietaz disfruta dezazuen ezer ez galdu gabe! 

Harri Xuri Dantzan 2026

Lekua / LugarHarri Xuri gela
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioIkus egitaraua

Kokalekua