2026/11/27

"HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)"

"HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)"

"HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)"
Formakuntza

Deskribapena

Informazioaren gizartea deitzen diogun honetan geroz eta gailu eta modu gehiago ditugu informazioa jaso, irakurri, ikusi, entzun eta, oro har, kontsumitzeko. Kontsumo hau baina sarri ez da burujabea, eta gehienetan hartzailea ez diren agenteen interes, lehentasun eta helburuen araberakoa izan ohi da. Aurtengo Humanitate Digitalak Euskal Herritik saioan gure "dieta" digitalei buruz hausnartuko dugu, bi ardatzen gainean: euskarazko edukiak eta desinformazioa.

Helburua izango da gaian aritu direnen perspektiba ezagutu ostean hausnarketarako espazio bat irekitzea.

Helburuak 

  • Euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalen panoramika garaikidea ezagutzea.
  • Desinformazio eta negazionismoek inguru digitaletan duten indar eta presentzia ezagutzea.
  • Gure eguneroko kontsumo digitalen inguruan elkarrekin hausnartzea.

Nori zuzenduta 

Egunerokoan egiten ditugun kontsumo digitalen inguruan kezka eta itxaropenak dituen pertsona orori.

"HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)"

Lekua / LugarHabian! Torrekua Eraikina
Herria / Municipio
Prezioa / Precio10 € (izen-ematea)
Ordutegia / Horario09:00 - 14:00
Iturria / Fuenteueu.eus

Kokalekua