Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/14

HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikora bisita"

HEI CONOCE VITORIA-GASTEIZ: "Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikora bisita"

HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikora bisita"
Bestelakoa

Deskribapena

Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (AHDV-GEAH), mila metro linealetik gorako dokumentazioa gordetzen duena, Gasteizko Elizbarrutiaren memoria bizia da. Bere funts nabarmenen artean Elizbarrutiko Funts Orokorra, Santa Maria Katedraleko Kabildoaren funtsa eta Gasteizko Parrokien Unibertsitatearen funtsa daude, baita elizbarrutiko parrokietako dokumentazioa ere.

Parrokiako artxibo gehienak Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoan biltzeak erabiltzaileei eta ikertzaileei dokumentazio hori eskuratzeko aukera errazten die. Era berean, artxiboak elizbarrutiko dokumentu-ondarea aberasten duten interes handiko beste funts batzuk ere gordetzen ditu. Gaur egun, zentroa bere funtsak teknologia berrietara egokitzeko prozesuan murgilduta dago, eskaintzen duen zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuarekin.

Aurreikusitako ibilbidea:

  • Apezpikuen galeria
  • Funtsa eta kontsulta-gela
  • Irakasleen gela, hainbat dokumentu ikusteko.

Informazio gehiago: https://ahdv-geah.org/

Emailea: Kalearte Turismo y Cultura.

Elkargunea: Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (Elizbarrutiko Seminarioaren eraikina), Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 67.

TUVISAn joateko:

  • BEI linea – Geltokia: Seminarioa.
  • 5. linea (Elejalde – Salburua) – Geltokia: Seminarioa.
  • 7. linea (Borinbizkarra) – Geltokia: Seminarioa.
Izena emateko datak
Noiztik: 2026/09/22 11:00 Noiz arte: 2026/10/14 13:00

… edo lekuak bete arte.

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.

HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikora bisita"

Lekua / LugarGasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario16:45 - 17:45
Iturria / Fuentevitoria-gasteiz.org

Kokalekua