Homeless Film Festival 2026
Homeless Film Festival 2026

Deskribapena
Homeless Film Festivalak, Bizitegik antolatutako zinema eta gizarte-antzerkiko jaialdiak, 11. edizioaren egitaraua aurkeztu du. Urriaren 25etik azaroaren 26ra bitartean egingo da Bilbon, Santurtzin eta Reinosan, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kultura Ministerioaren eta EITBren babesarekin.
Hamar edizioren ostean bere proposamena erabat finkatuta, Homeless Film Festivalak herritar orori irekitako kalitatezko kultur jaialdia izateko apustua berretsi du aurten ere, kultura baliatuz etxegabetasunaren nahiz gizarte-bazterkeriaren gaineko begirada hurbildu eta eraldatzeko asmoz. Egindako bidea bermatzen du: 2016an 120 pertsona bertaratu zirenetik, 11.380 pertsona bildu ditu jaialdiak lehen hamar edizioetan, eta 2025ean lortu zuen publiko kopururik handiena, 1.894 pertsonarekin. Hezkuntzaren dimentsioa nortasun-ezaugarri bat izan da: ikastetxe, lanbide-heziketa eta unibertsitateko 2.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute film laburrak egiten 2017 eta 2025 bitartean. Gainera, 1.400 film labur baino gehiagok parte hartu dute jaialdian 2016 eta 2025 artean.
«Jaialdi honen helburuetako bat sentsibilizatzea da, eta, une honetan inoiz baino gehiago, sentsibilizatzea humanizatzea da: pertsonen aurpegiak ikustea arazoak baino lehen, pertsonak beti lehenengo egon behar direla sentitzea», dio Aitor Ipiña Gallastegui Bizitegiko gerenteak.
URRIAK 25 · "KANDIDA" LANAK IREKIKO DU JAIALDIA BBK SALAN
Jaialdia urriaren 25ean hasiko da, 19:30ean, Bilboko BBK Salan, Patxo Telleriaren Kandida antzezlanarekin. Tartean Teatroak ekoitzitako lana da, eta Miren Gaztañaga, Nerea Mazo eta Mikel Martinez ditu aktore. Joan den otsailean Arriaga Antzokian estreinatu ostean, Kandida Homeless Film Festivalera helduko da emanaldi-bira berri bati hasiera emateko.
Lanak Klararen istorioa kontatzen du: idazle gazte horrek elkarte baten bidez ezagututako Manuela izeneko emakume baten bizipenetan oinarritu du bere eleberria, zaurgarritasun-egoeran dagoen emakume batengan, alegia. Liburua argitaratzen den
gauean, Manuela haren etxera agertuko da, eta fikzioko protagonistak egiten duena berak bizitza errealean egin dezan eskatuko dio. Planteamendu horrek zuzen-zuzenean egiten du bat Homelessen hausnarketa nagusiarekin: nola begiratzen diegun, nola kontatzen ditugun eta nola erlazionatzen garen pertsona zaurgarrienekin.
«Kandida lanarekin galdetzen diogu geure buruari zer gertatzen den bazterketaren errealitateak gure kontzientziaren atea jotzen duenean. Istorio hau jaialdiaren egitarauan abian jartzeak are zentzu sakonagoa ematen dio, ikusleari nola erlazionatzen garen eta pertsona zaurgarrienenganako zer ardura hartzen dugun aurrez aurre jartzen saiatzen baita», dio Patxo Telleria lanaren egile eta zuzendariak.
AZAROAK 5 · CANNESEN SARITUTAKO "URCHIN", GOLEM ALHÓNDIGAN
Azaroaren 5ean, 19:00etan, Golem Alhóndiga zineman Urchin filma emango da, Harris Dickinson aktoreak zuzendari gisa egindako lehen film luzea. Lanak FIPRESCI Saria eskuratu zuen 2025eko Canneseko Zinemaldian, eta Frank Dillane protagonistak, berriz, Un Certain Regard saileko aktore onenaren saria irabazi zuen. Filmak Miken istorioa dakar pantailara: Londresen etxerik gabe bizi den eta espetxetik atera ondoren bere bizitza berreraikitzen saiatzen den gazte bat da. Etxegabetasunaren inguruan aurten gehien goraipatu den lanetako bat bilakatu da.
Halaber, Urchin film laburra urriaren 19an proiektatuko da, 18:00etan, Reinosako Antzoki Zaharrean, EAPN Kantabriak antolatutako Pobreziaren aurkako Astearen baitan.
AZAROAK 11 · SAIOA BERTAN BEHERA
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorraren deialdia dela eta — zuzenean eragiten eta interpelatzen gaituen arazoa da pertsona etxegabeekin egiten dugun eguneroko lana dela eta —, antolakuntzak egun honetarako aurreikusitako jarduera eta ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du.
AZAROAK 12 · FILM LABURREN EGUNA BIZKAIA ARETOAN
10:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoak film laburrei eskainitako goizeko saioa hartuko du ikastetxeetako eta lanbide heziketateko publiko zabalarekin. Bertan proiektatuko dira Bizitegik berak ekoitzitako film laburrak eta Lanbide Heziketa eta ikastetxeetako proposamen finalistak.
19:00etan Homeless Film Festivaleko film laburren gala izango da. Bertan film laburren taldeak egongo dira. Laura Vega eta Juanfer Andresen You no Mashallah proiektatuko da (Usman izeneko paperik gabeko migrante gazte baten istorioa, beste askok bezala familia, lagunak eta sorterria atzean uzten dituena). Halaber, Kalean Sariaren irabazle den film laburra eta Pablo Olewskiren Catorce bajo derecha proiektatuko dira; azken hori Sail Ofizialeko Besarkada Saria jaso duen lana da, etxebizitzaren eta osasun mentalaren arteko harremana jorratzen duen benetako gertakarietan oinarritua. Saio horretan, gainera, Bizitegik berak ekoitzitako bi film labur eskainiko dira: El Club eta El Semanario.
Amaiera-ekitaldia Xabier Madariaga EITBko kazetariak aurkeztuko du.
«Jaialdiko une berezienetako bat izango da azaroaren 12an Bizkaia Aretoan egingo den Homeless Film Festivaleko gala, proiektatuko diren film laburrak aurkeztuko dituzten ekoizpen-taldeekin. Homeless Film Festivalak kalitatezko kultur jaialdi izaten jarraitu nahi du, herritar guztiei irekia», dio Mónica Fandiño López Homeless Film Festivaleko arduradunak.
AZAROAK 26 · "LA BUENA HIJA" LANAK ITXIKO DU JAIALDIA SANTURTZIN
Homeless Film Festival azaroaren 26an agurtuko da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, 18:00etan eta 20:30ean egingo diren emanaldiekin, Cine Club de Santurtzirekin elkarlanean. Saio horietan Júlia de Paz Solvasen La buena hija proiektatuko da; filmak 2025eko Tallinn Black Nights Zinemaldiko Sari Nagusia eta Kiara Arancibiarentzako emakumezko aktore onenaren saria irabazi zituen.