Idazlearekin harixa emoten: Iñigo Astiz
Idazlearekin harixa emoten: Iñigo Astiz

Deskribapena
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen lehenengo saio honetan Iñigo Astiz izango dugu Monogamoak liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
1985 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Kazetaria, Berria egunkarian. Baita hondakinak ere poema-bilduma (2012) eta Kixotenean kronika-liburua (2016) kaleratu ditu, baita Sylvia Plath-en poema-antologia bat euskaratu ere.
Haur eta gazteentzako literatura ere jorratzen du.
Liburuaren sinopsia
Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat.
Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan.