"I'M BATH" (estreinaldia)
"I'M BATH" (estreno)

Deskribapena
- Otsailaren 11n, emanaldi elebidunaren estreinaldia (euskera/gaztelania).
«Nagoen espazioa naiz ni». Noël Arnaud
Geltokiko komun bateko hormen testigantza sekretua da I’M BATH. Garbitzaileak jasotako istorioz eta pertsonaiez osatutako galeria: noizbehinkako bidaiariak, exekutiboak, maitaleak, trapitxeroak, jonkiak, despistatuak, harroputzak, babesgabeak, iheslariak… Gurutzatzen, erlazionatzen eta eraldatzen diren talka eta istorioak, bakarrak, baina elkarri eragiten diotenak: larrialdien denbora ezkutua, baztertuen gordelekua edo ustekabeko topaketa baten aurreko urrats iragankorra. Denak du usain bizia, eta arrotz egiten da horrelako leku arrunt eta bitxi batean.
Geltoki bateko komunean: konketak eta ispiluak, kabinak eta komunak, xaboi-banagailuak, azulejuak, argi fluoreszenteak dardarka… Eta bestaldean, trenen marruma, irteerak eta iritsierak iragartzen dituen megafonia, ahotsak, maleten hotsa eta bidaiarien joan-etorriak; jendea atzera eta aurrera… eta aukeratuek atea zeharkatzen dute agertokira sartzeko. Joan-etorriaren egunerokotasuna apartekoa da beti, espazio liminala, topaketa errepikaezinak gordetzen dituen ezlekua. Ihes egiten duten bizitzak, eta paturik ez izateagatik trabatzen diren izakiak. Espazioa bizirik dago; agertokiak istorioak itxuraldatzen ditu. Eta inork ez daki nor izango den sartzen hurrengoa.
Funtzio bakoitzeko 3 istorio eskainiko dira, Khea Ziater konpainiaren sorkuntza eszenikoko proiektu berri honetan. Lehen funtzioa osatuko duten istorioak eta bigarrenekoak ez dira berdinak izango. Fitxa artistikoan agertzen direnetatik 4 aktore izango ditu, gutxienez, funtzio bakoitzak.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: (funtzio bakoitzean 4, istorioen arabera)
- Arrate Etxeberria
- Txubio Fdez. De Jáuregui
- Sandra Fdez. Aguirre
- Aitor Borobia
- Jon Ander Urresti
- Lucia Astigarraga
- Miren Gaztañaga
- Testuak: Alex Gerediaga.
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga.
- Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
- Argiztapena: Oier Ituarte.
- Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka.
- Argazkia: Son Aoujil.
- Bideoak: Jesus Pueyo.
- Ekizpena: Khea Ziater.
- Laguntzaileak: Teatro Arriaga.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.