"iZULOA" (entsegu irekia)
"iZULOA" (ensayo abierto)

Deskribapena
Garazi Egiguren eta Ines Osinagaren iZULOA sorkuntza eszenikoaren entsegu irekia. Bertan izango dira Garazi Egiguren, Ines Osinaga, Sara Zozaya, Edorta Subijana, Eneko Galdos, Iker Gozategi, Beñat Gorroño eta Nahia Alorta.
Publikoak sorkuntza-prozesua barrutik bizitzeko aukera izango du: ikuskizun bat oholtzara iritsi aurretik nola eraikitzen den ikusi, probak, errepikapenak, aldaketak eta lengoaia artistiko ezberdinen arteko elkarrizketa gertutik ezagutuz. Ez da amaitutako emanaldi bat, sorkuntza gertatzen den unea partekatzeko gonbidapena baizik.
Gorputza, mugimendua, hitza, zuzeneko musika, argia eta ikus-entzunezko lengoaia uztartuz, iZULOAk ikusezin izatetik ikusgarri izaterako bidaia proposatzen du; norberaren eta aurrekoen memoria eta ahotsak berreskuratu, eta zaurgarritasunetik indarra eraikitzeko.