Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/14

Ja! Bilbao 2026: ROSA MONTERO CARLOS BRIONESekin solasean

Ja! Bilbao 2026: ROSA MONTERO en conversación con CARLOS BRIONES

Ja! Bilbao 2026: ROSA MONTERO CARLOS BRIONESekin solasean
Hitzaldia

Deskribapena

Ja! jaialdiaren 2026eko edizioaren barruan.

Rosa Monteroren ibilbideak kazetaritza, entsegua eta fikzioa hartzen ditu barne, jakingura izanik beti gidari. Haren liburuetan, irudimena eta umorea ezagutzarako bideak dira. Izugarri miresten duen Ursula K. Le Guinen antzera, egileak gure garaiko gai garrantzitsuetako asko jorratu ditu zientzia-fikzioaz baliatuta, eta genero horretan sartzen da, hain zuzen, haren literatura-proiektu pertsonalenetako bat: Bruna Husky protagonistatzat duen saga.

Ja! Jaialdian, gure artean izango dugu lehenbizikoz narrazio garaikidearen idazle nabarmenetako bat den emakume hau. Carlos Briones zientzialariarekin mintzatuko da bere lanari buruz, eta baita biek partekatzen duten ideia bati buruz: zientzia eta literatura estu lotuta daudela, alegia.

Liburuak sinatzea.

 

Ja! Bilbao 2026: ROSA MONTERO CARLOS BRIONESekin solasean

Lekua / LugarBBK Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio3 €
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / FuenteJa! Bilbao

Kokalekua