2026/10/03 - 2026/10/28

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026 Bizkaian: Euskal Museoa Bilbao

Jornadas Europeas del Patrimonio 2026 en Bizkaia: Euskal Museoa Bilbao

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026 Bizkaian: Euskal Museoa Bilbao
Formakuntza

Deskribapena

Museoak bisita gidatuak, familia-tailer bat, gordailu bisitagarria ezagutzeko bisita berezi bat eta euskal dantzari buruzko solasaldia eskainiko ditu

  • Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Museoaren webgunearen bidez: www.euskalmuseoa.eus

Euskal Museoa Bilbaok bat egingo du aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiekin urrian zehar garatuko den programazio bereziarekin. Ekimenaren ardatz ondarearen hauskortasuna, transmisioa eta kontserbazioa hartuta museoak lau jarduera proposatzen ditu, publiko ezberdinei zuzenduak, euskal ondarera hurbiltzeko modu berriak deskubritzeko.

Egitarauak barne hartzen ditu bisita gidatuak, mugimendua eta sorkuntza lantzeko familia-tailer bat, museoko gordailu bisitagarriaren bisita eta euskal dantzaren transmisioari buruzko solasaldia. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik erreserba egin behar da www.euskalmuseoa.eus webgunean edo museoko harreran.

Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan

"Euskal Ondarea" jarduerak gure kulturari forma eman dioten objektu, ezagutza eta bizimodu batzuk ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen du, kasu honetan fokua ondarearen hauskortasunean eta iraganaren eta orainaren arteko zubiak eraikitzeko beharrean jarriz.

Bisitak urriko asteazken guztietan izango dira, bi hizkuntzatan:

  • Urriak 7: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean
  • Urriak 14: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean
  • Urriak 21: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean
  • Urriak 28: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean

Edukiera: 15 pertsona saio bakoitzeko.

Elkargunea: Euskal Museoa Bilbao (Gurutze kalea 10).

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026 Bizkaian: Euskal Museoa Bilbao

Lekua / LugarEuskal Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario17:00 + 17:30
Iturria / Fuenteeuskalmuseoa.eus

Kokalekua