Kaiola Festibala 2026
Kaiola Festibala 2026

Deskribapena
Kaiola Festibalak bere hamargarren urteurrena ospatuko du urriaren 16an eta 17an, beste urte batez Galdakao musika esperimentalaren eta abangoardiako proposamenen topagune bihurtuz. 2016an abiatu zenetik, jaialdia sendotu egin da eta nazioarteko musika eszenan bere lekua egin du. Hamarkada honetan, musika esperimentalaren, free jazzaren, inprobisazioaren eta abangoardiaren esparruetako artista eta proiektu garrantzitsuak igaro dira Galdakaotik.
Aurtengo edizioak, maila goreneko nazioarteko artistak eta zuzeneko emanaldi indartsuak izango ditu protagonista: Trevor Dunn, Joey Baron & Robyn Schulkowsky, Backengrillen eta Titan to Tachyons izango dira egitarauko izen nagusiak, eta, haiekin batera, Akauzazte taldearen itzulera berezia izango da.
Azken hamarkadan, bere lekua egin du musika esperimentala, free jazz-a, inprobisazioa eta abangoardiako musika ardatz dituen Europako jaialdien zirkuituan.
Hamargarren edizio honetako egitarauak hori bera berresten du; izan ere, maila goreneko artistak eta taldeak bilduko ditu, zuzeneko emanaldi benetan indartsuak eskainiz eta hain gogoko ditugun soinuak uztartuz: inprobisazio hutsetik hasi eta free jazz, hardcore, punk eta perkusioraino.
Urriak 16, ostirala
Joey Baron & Robyn Schulkowsky (AEB)
Gandasegiko arkupetan · 18:30 · Doan
Urriak 17, larunbata
- Trevor Dunn (AEB)
Musikari eta konpositore estatubatuarra da Trevor Dunn, eta nazioarteko musika eszenako izen ezagunenetako bat. Mr. Bungle, Fantômas eta Tomahawk taldeetako sortzaileetako bat izan da, eta jazzaren, inprobisazioaren eta rock esperimentalaren arteko mugak arakatzen dituzten hainbat proiektutan parte hartu du.
- Joey Baron & Robyn Schulkowsky (AEB)
Perkusioaren munduko bi erreferente dira Joey Baron eta Robyn Schulkowsky. Baron Naked City eta Masada taldeetako kide sortzailea eta John Zornen ohiko kolaboratzailea izan da; Schulkowskyk, berriz, ibilbide luzea egin du musika garaikidean, inprobisazioan eta abangoardiako perkusioan.
- Backengrillen (Suedia)
Backengrillen Refused taldeko hiru kide ohik eta Mats Gustafsson saxofonista eta inprobisatzaileak osatutako proiektu berria da. Hardcorearen energia, rocka eta inprobisazio askea uztartzen ditu, zuzeneko bizi eta intentsu baten bidez.
- Titan to Tachyons (AEB)
New Yorkeko laukote instrumentala da Titan to Tachyons, eta hardcorea, jazza, inprobisazioa eta rock esperimentala uztartzen ditu. Soinu indartsu eta erritmo aldakorrez osatutako proposamen esperimentala eskaintzen du.
- Akauzazte (Euskal Herria)
Euskal Herriko talde berezienetako bat da Akauzazte, soinu ilun, primitibo eta esperimentaleko unibertso propioarekin. 2019tik eszenatokietatik kanpo egon ondoren, jatorrizko zazpi kideko formazioarekin itzuliko da Galdakaora, taldeak egingo duen lehen kontzertua eskainiz.