2026/10/07 - 2026/11/07

"Kanthoria eta autotunea"

"Kanthoria eta autotunea"

"Kanthoria eta autotunea"
Erakusketa

Deskribapena

EHMBEren hamargarren urteurrena dela eta, erakusketak XVII. mendetik gaur egunera arte euskal musikaren panoramaren garapena markatu duten mugarri garrantzitsuenak errepasatzen ditu, gure kultur paisaia garaikidearen ezaugarri diren testuinguru soziokulturalei arreta berezia eskainiz.

Jarduera osagarriak

Urriaren 7an inaugurazioa, 19:00etan.

Erakusketaren gakoak azalduko ditu Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak bisita gidatu baten bidez. Ekitaldia osatzeko, Maite Larbururen zuzeneko emanaldia eskainiko du, formatu akustikoan. Euskaraz

Urriaren 22an bisita gidatua Jon Bagüesen eskutik, 19:00etan. Euskaraz.

Urriaren 29an bisita gidatua Xabier Erkiziaren eskutik, 19:00etan. Euskaraz.

Azaroaren 6an bisita gidatua Xabier Erkiziaren eskutik, 19:30ean. Euskaraz.

"Kanthoria eta autotunea"

Lekua / LugarErnest Lluch Kultur Etxea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuente.donostiakultura.eus

Kokalekua