Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/17

KAREN ORTIZ DE GUINEA & AYENDE: "ARRAKALA"

KAREN ORTIZ DE GUINEA & AYENDE: "ARRAKALA"

KAREN ORTIZ DE GUINEA & AYENDE: "ARRAKALA"
Kontzertua

Deskribapena

Karen Ortiz de Guineak eta Ayendek "Arrakala" aurkezten dute, elkarrekin emango duten lehen kontzertua. Bi artista independenteek ahotsak batuko dituzte, folk ukituak dituen indie pop-rock proposamen batean.

Karen Ortiz de Guinea musikari eta konpositore donostiarrak hainbat instrumentu jotzen ditu, eta Ayende Oiartzungo kantautorea da. Elkarrekin igoko dira eszenatokira, soinu berriak probatzeko, bakoitzak bere estiloa ekarrita. Rockaren indarra, poparen melodiak eta folkaren goxotasuna uztartuko dituzte zuzenekoan, elkarlan berri honi hasiera emateko.

"Arrakala" soinu berriei lekua egiten dien pitzadura da: bi ahots elkartzeko eta elkarrekin musika eginez bide berriak zabaltzeko gunea.

KAREN ORTIZ DE GUINEA & AYENDE: "ARRAKALA"

Lekua / LugarMogambo Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio5 €
Ordutegia / Horario19:00

Kokalekua