Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/20

Keith Christiansen: "Museoak eta komisarioak. Gauden lekuari buruzko hausnarketa bat"

Keith Christiansen: "Museos y comisarios. Una reflexión de dónde estamos"

Keith Christiansen: "Museoak eta komisarioak. Gauden lekuari buruzko hausnarketa bat"
Hitzaldia

Deskribapena

Hasieraren bilaketa erakusketaren testuinguruan, eta Plácido Arangoren ondare garrantzitsuari aitortza egiteko xedez, honako proposamen honekin emango diogu hasiera Jarduera publikoen egitarauari: Arte Ederren Bilboko Museoko Arango Katedra. Hitzaldi magistral bat udazkeneko programazioa inauguratzeko. Oraingo honetan, Metropolitan Museum of Art-eko Europako Pinturaren kontserbatzaile emeritu Keith Christiansen arte-historialariaren eskutik. 

Hitzaldian, Keith Christiansenek proposatuko du gogoeta egin dezagula artelanekin dugun elkarrekintzari buruz: txikitatik dugu harremana haiekin? Helduak garenetik? Zer-nolako garrantzia du gure bizitzetan museo batean dugun esperientziak? Eta, batez ere, Plácido Arangok hainbat garaitako bildumazaletasunaz zuen dedikazioari dagokionez, non sortu ote da grina hori?

Bisitariek museo batean duten esperientzia erabakigarria da norberaren bizitzan ondare bat eraikitzeko, eta horrek zuzeneko lotura du museoen eta haiek gidatu, kudeatu eta habitatzen dituzten profesionalen helburuarekin. Kontserbatzaileengandik teknikariengana, dilemaren eta erronken muina da nola lortu museoak esperientzia zirraragarriak eta hezkuntzarako, hausnarketarako eta inpaktu publikorako guneak izatea, esperientzia digitalak markatutako belaunaldi berriaren aurrean. 

  • Keith Christiansen

Metropolitan Museumeko kontserbatzaile emeritua da. Han hasi zuen bere karrera 1977an, kontserbatzaile laguntzaile modura, eta 2009 eta 2021 artean Europako Pintura Sailaren kontserbatzaile burua izan zen (John Pope-Hennessy katedraren titularra). Museoan egindako berrogeita lau urteko ibilbidean hogei erakusketa baino gehiago antolatzen lagundu zuen. Horien artean, honako hauek: The Age of Caravaggio (1985); Painting in Renaissance Siena (1988); Andrea Mantegna (1992); Ribera (1992); Tiepolo (1997); Orazio and Artemisia Gentileschi (2002); Grekoa (2003); Poussin and Nature (2008); The Renaissance Portrait: From Donatello to Bellini (2011); Valentin de Boulogne (2016); eta The Medici: Portraits and Power, 1512-1570 (2021). Gentile da Fabriano idatzi du, eta artearen historiari buruzko lehen libururik onenari emandako Mitchell saria irabazi du obra horri esker. Museoaren bilduma aberasteko sustatu zituen erosketa ugariez gain, lan asko argitaratu ditu, eta Arteen eta Zientzien Estatu Batuetako Akademiako kidea da. Era berean, Arteen eta Letren Ordenako zalduna da, Frantziako Kultura Ministerioak izendatua

Keith Christiansen: "Museoak eta komisarioak. Gauden lekuari buruzko hausnarketa bat"

Lekua / LugarBilboko Arte Eder Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario18:30
Iturria / Fuentebilbaomuseoa.eus

Kokalekua