Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/27

Keixpe 2026: Mikel Vega + Peru Galbete

Keixpe 2026: Mikel Vega + Peru Galbete

Keixpe 2026: Mikel Vega + Peru Galbete
Kontzertua

Deskribapena

Kalegorrian kultur elkarteak Keixpe musika zikloa antolatu du udazkenerako: lau kontzertu, hilean bat, azken igande eguerdian, Zumarragan eta Urretxun.

Irailaren 28an, esperimentaziorako eta inprobisaziorako joera duten bi bakarlari ariko dira, Zumarragan: Mikel Vega eta Peru Galbete.

Vegak Bilbo aldeko eszena esperimentalean egin du bere bidea, bai noise rock proiektu bortitzetan (Killerkume, Conteiner...), bai bakarkako free jazz lanetan, gitarra hartuta instrumentu nagusitzat. Iazkoa du bakarkako diskorik berriena: Tresneria.

Galbeteren estiloa lirikoagoa da, eta ahotsetik abiatzen da. Diziplina askotako makina bat proiektutan kolaboratu izan du: musikan, arte eszenikoetan eta zineman, besteak beste. Bere diskorik berriena Beiratu da (2022), eta dagoeneko lan berri bat prestatzen ari da.

Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Zelai Arizti parkean izango da; bestela, Zelai Arizti aretoan, musikariak eta entzuleak eszenatoki gainean direla.

Keixpe 2026: Mikel Vega + Peru Galbete

Lekua / LugarZelai Arizti Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario12:00

Kokalekua