2026/12/02

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin: "Bitartean heldu eskutik - 25 urte"

Kirmen Uribe y Mikel Urdangarin: "Bitartean heldu eskutik - 25 urte"

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin: "Bitartean heldu eskutik - 25 urte"
Kontzertua

Deskribapena

Orain 25 urte, euskal poesia garaikidearen libururik esanguratsuenetakoa argitaratu zen Durangoko Azokan: Bitartean heldu eskutik (Susa). Jon Kortazar kritikariak «iraultza lasai» bat zela esanez laudatu zuen: poesia argi eta urbanoa, pertsona zehatzen (migratzaile, emakume langile, adikziodun, trans, arrantzale eta abarren) historiak kontatzen dituena, eta gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta errusierara itzuli zena berehala. Poemetako bat, «Maiatza/May», The New Yorker aldizkariaren mendeurreneko antologian agertu da duela gutxi.

Liburua sortu zen garaian, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek sarritan partekatzen zituzten ideiak, abestiak eta proiektuak. Hogeita bost urte geroago, ospakizun honek berriro elkartu ditu bi-biak, poesia- eta musika-ikuskizun intimo eta berezi batean, XXI. mendearen hasiera hartako indar sortzailea berreskuratuta.

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin: "Bitartean heldu eskutik - 25 urte"

Lekua / LugarArriaga Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio18 €
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuenteteatroarriaga.eus

Kokalekua