2027/02/14

Klaustro Sounds 27: Koldo Uriarte: "FILMETARAKO MUSIKA"

Klaustro Sounds 27: Koldo Uriarte: "FILMETARAKO MUSIKA"

Klaustro Sounds 27: Koldo Uriarte: "FILMETARAKO MUSIKA"
Kontzertua

Deskribapena

2027ko Klaustro Sounds jaialdiaren barne.

Koldo Uriartek zinemarako eta ikus-entzunezko beste proiektu batzuetarako sortutako konposizioek bizitza berria hartzen dute agertokian, irudien, oroimenaren eta soinu-paisaiaren arteko bidaia gisa pentsatutako kontzertu honetan. Nika Bitchiashvili biolinean, Iosu Izaguirre kontrabaxuan eta Aitor Bravo baterian lagun dituela, laukoteak Xavi Vitoriaren ikus-proiekzioak ere izango ditu.

Biografia

(Araia, 1976) Musikari jakin-minhandikoa eta diziplina anitzekoa da, esperimentazioaz eta intuizioaz baliatzen dena soinu-unibertso pertsonal, fin eta minimalistak sortzeko.Mikel Urdangarinen ohiko kolaboratzailea izateaz gain, estatuko hainbat musikarirekin ere lan egin du; besteak beste, Malú, Ana Torroja, Jorge Pardo, Jean Marie Ecay, Ángel Celada eta Iosu Izaguirre Sextet taldearekin. Bingen Mendizabal konpositoreari esker, zinemaren munduan murgildu zen, haren soinu-banda ugari grabatuz. 2021ean, biek batera Juanma Bajo Ulloaren Baby film luzerako musika konposatuzuten, eta lan horri esker soinu banda onenaren sariak jaso zituzten Sitgeseko Nazioarteko Jaialdian eta Feroz sarietan, baita Goya sarietarako izendapena ere.

 

Klaustro Sounds 27: Koldo Uriarte: "FILMETARAKO MUSIKA"

Lekua / LugarMontehermoso Kulturunea
Herria / Municipio
Prezioa / Precio5 €
Ordutegia / Horario19:00-20:00 (gutxi gorabehera)
Iturria / Fuentewww.vitoria-gasteiz.org

Kokalekua