Klaustro Sounds 27: Trigger String Orchestra: "SALBAIAK"

Deskribapena
Leku horiek milaka urtez bizi izan ditu gizakiak, bere gozamen eta sufrikario propioarekin. Pertsona eta komunitate haien gogoa bidean galdu izan da askotan eta beste batzutan desitxuratuta iritsi zaigu, kasu batzuetan mitologiaren bidez. Baina, mito bezala ditugun pertsonaiak, ez al ziren finean hezur eta azalezko gizakiak? orduko gizakiak ormatu eta karikaturizatzeak, ez al dakar kultura oso baten desagerpenean eragitea, aurrerapenaren izenean? eta folklorismotan tematzea ez al da nork bere buruari harrika ematea?
Emanaldian entzungo diren paisai asko birjina daude oraino, baina beste batzuk kapitalismo basatienaren harrapakin izan dira. Bazterkeria eta zekenkeria eskutik helduta ageri dira beste behin, askatasuna eta edertasuna ere elkarrekin doazen bezala.
Biolinak: Areta Senosiain, Edurne Suso, Iraia Bereziartua eta Unai Pujol; Biolak: John Prieto eta Maite Colás; Biolontxeloa: Eñaut Zubizarreta; Kontrabaxua: Joaquin Marco
Egilea: Eñaut Zubizarreta
Biografia
Eñaut Zubizarreta Mendieta (1992, Leintz) umetan hasi nintzen biolontxeloa ikasten Arrasate Musikalen. Formakuntza klasikoan trebatu nintzen Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan, eta gerora Bartzelonako ESMUC-en. Bertan, interpretazio klasikoko formakuntza jaso nituen arren, estetika, konposizo edo ta pedagogiako jakintzak ere barneratu nituen; Cristoforo Pestalozzi, Luca Chiantore, George Pehlivanian edota Quartet Casals bezalako maisuekin, besteak beste.
2017. urtean TRIGGER ezizenez ezagutarazi nintzen euskal eszena musikalean, eta 2019an argitaratu nuen nire bakarkako lehen diskoa (Esku Bi Hamar Hatz, Autoekoizpena). Era berean musika modernoaren lengoaian trebatzen jarraitu nuen Martin Melendez txelistarekin, Kolonian egindako New Directions Cello Festival-en, eta baita era autonomoan ere.
Biolontxeloarekin bide berriak zabaltzen dihardut egun, mundu mailan biolontxeloa interpretatzeko dauden korronteak ezagutu eta Euskal Herrira ekarri, hemen ere jakintza hoiek errotueta harrobia sortzeko asmoz.