2026/11/29

"Krim otso txikia"

"Krim otso txikia"

"Krim otso txikia"
Antzerkia

Deskribapena

Krim Otso Txikia ahuntz bat gehiago zelakoan hazi zen. Ahuntz amak bere ama hildaren ondoan jaio berritan aurkitu zuenean adoptatu zuen Krim.

Krim oso pozik hazi da bere ahuntz-arreba “Ikal”en ondoan.

Baina egun batean LordBronko, otso zahar bat agertzen da eta bere benetako izaerari leial izatea eskatzen dio.

Otsoek ulu egiten diote ilargiari, basoan zehar aske ibiltzen dira eta jateko ehizatzen dute.

Joango da Krim bere benetako izaeraren bila? Benetako otsoa izango da?

Basoko lagun txiki guztien adiskidetasuna galduko du?

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Teatro Pantarhei
  • Musika: Raul Jiménez del Río/Emilio de Pinedo
  • Zuzendaritza: Emilio de Pinedo
  • Iraupena: 50
  • Aktoreak: Unai García
  • Zuzeneko musika: Raúl Jiménez del Río

 

"Krim otso txikia"

Lekua / LugarNoaingo Kultur Gunea
Herria / Municipio
Prezioa / Precio4 €
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / Fuenteredteatrosnavarra.com

Antolakuntzagile

Teatro Pantarhei

Kokalekua