Kukai Dantza taldea: "kale hizketak"
Kukai Dantza taldea: "kale hizketak"

Deskribapena
Duela bi aste Galdakaoko kaleak musikarekin eta zirku emanaldiarekin girotu ondoren, ‘Galdakaoz gozatu’ ekimena bueltan izango da ostiralean, urriak 16, oraingoan dantzari tartea eskainiz. Gu Dendari elkartearen eta Udalaren babesarekin, Kukai Dantza Taldeak ‘Kale hizketak’ ikuskizuna eramango du herriko hainbat kale eta plazatara, 18:00etatik aurrera. Ekimenaren helburua kaleei bizia ematea da, eta, bide batez, tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzen laguntzea.
Lehen saioa Urretan izango da, eta handik Agirre Lehendakariaren plazara eta Santi Brouard plazara eramango du Kukaik bere proposamena. Ondoren, Iturrondo plazan egingo duen saio luzearekin amaiera emango dio ostiraleko emanaldi sortari.

Antolakuntzagile
Kukai Dantza Konpainia