Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/17

"Isiltasunaren indarra" (dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia)

"La fuerza del silencio" (proyección y coloquio)

"Isiltasunaren indarra" (dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia)
Zinema eta ikus-entzunezkoak

Deskribapena

Urriaren 17an Buna, kafearen erritua jaialdia burutuko da, Emakumeen Etxeak Egoaizia, LuzNorte Films eta Trintxer Kulturalarekin batera antolatua.

18:00etan Samuel Vela zuzendariaren Isiltasunaren Indarra dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dira Niessenen. Dokumentalak Letebirhanen bizitza jarraitzen du, gerrak bizitza hautsi zion 17 urteko neska gazte baten historia. Bahitua, indarkeria sexualaren biktima eta traumarengandik jaiotako seme baten ama utzia, bere komunitatearen eta familiaren bazterketa pairatzen du.

Etorkizuna ez dago ogia lortzeko egiten duen lanaren baitan soilik; antzinako erritu baten —kafe-zeremoniaren— inguruan ere eraikitzen du: emakumeek, berak bezala, isiltasuna erresistentzia eta sororitate ekintza bihurtzen duten lekuan.

"Isiltasunaren indarra" (dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia)

Lekua / LugarNiessen Zinemak
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / Fuentekultura.errenteria.eus

Kokalekua