2027/01/11

LIBURU TXIKI KLUBA

LIBURU TXIKI KLUBA

LIBURU TXIKI KLUBA
Antzerkia

Deskribapena

Irakurzaletasuna sustatzeko proposamena da, liburu, sormen eta kulturarekiko interes goiztiarra piztea helburu duena. Tailerra hiru hizkuntzatan garatzen da (euskara, gaztelania eta ingelesa), eta saio bakoitza kalitate literario eta artistikoagatik hautatukoa album ilustratu baten inguruan antolatzen da.

Ekintza hau 3-5 urte bitarteko haurreri zuzenduta dago. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuko dira. Astelehenetan. Mestiza Elkartea izango da dinamizatzaile.

Aurreikusten den egutegia hau da:

urriak 19
azaroak 9
abenduak 14
urtarrilak 11
otsailak 8
martxoak 8
apirilak 12
maiatzak 10

 

Saio independenteak dira, beraz, saio bakoitzerako izena eman behar da. Hileko saioa amaitu eta aste horretako ostiralean eguerdiko 12:00etan irekiko dira izen-emateak. Parte hartuko duten helduen eta haurren izen-ematea egin beharko da. Plazak betez gero, itxarote zerrenda irekiko da. Ez da zozketarik egingo. Izena emateko, irailaren 7tik 20ra bitartean, hemen:

http://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak 

Baita presentzialki Lekuona Fabrikan eta Aldakoneako Liburutegian.

Telefonoz 943 44 96 35 eta 943 44 96 99 zenbakian edota 647 673 451 zenbakian WhatsApp bitartez.

 

Aldakoneako Liburutegiaren eskutik.

LIBURU TXIKI KLUBA

Lekua / LugarAldakonea Udal Biblioteka
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario17:30
Iturria / Fuentekultura.errenteria.eus

Kokalekua