2026/11/20

Literaktum 2026: "Gabriel Aresti Mug(h)arri"

Literaktum 2026: "Gabriel Aresti Mug(h)arri"

Literaktum 2026: "Gabriel Aresti Mug(h)arri"
Antzerkia

Deskribapena

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

Literaktum jaialdian, Gabriel Aresti Mug(h)arri ikuskizuna izango da Joxan Goikoetxea eta Euskamerataren eskutik. Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Gabriel Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatzen du Goikoetxeak pieza eszeniko honetan. Soinuzko sorkuntzaren eta hitz poetikoen arteko elkarrizketa garaikidearen bitartez, idazle bizkaitarraren pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko gonbita da.

  • Joxan Goikoetxea: ideia, gidoia, zuzendaritza eta musika
  • Beñat Egiarte: ahotsa
  • Xabier de Felipe: biola
  • Xabi Paya: errezitatuak

Literaktum 2026: "Gabriel Aresti Mug(h)arri"

Lekua / LugarDonostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / FuenteDonostia Kultura

Antolakuntzagile

Joxan Goikoetxea + Euskamerata

Kokalekua