2027/03/11

Loraldia 2027: "ERAIKUNTZARAKO MATERIALA"

Loraldia 2027: "ERAIKUNTZARAKO MATERIALA"

Loraldia 2027: "ERAIKUNTZARAKO MATERIALA"
Antzerkia

Deskribapena

2027ko Loraldia jaialdiaren barne.

Harea, zementua, karea. Zerekin eraikitzen da absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Eta nola kontatu, hitzez eta gorputzez, maitasunak, minak, mendekotasunak eta isiltasunak zeharkatutako familia-harreman bat? Eraikuntzarako materialak aita baten eta alaba baten arteko harremanaren kronika intimoa du abiapuntu; alkoholak kutsatutako lotura pribatu eta luze baten inguruan eraikitako memoria ariketa.

Kontakizunak hondamendiaren ondorengo lekutik hitz egiten du: aitari begiratzeko, ulertzeko, laztantzeko edo, gutxienez, izendatzeko modu bat bilatzen duen alabaren ahotsetik. Etxea, almazena, gutunak, objektuak, oroitzapenak eta gorputzean itsatsitako zauriak bihurtzen dira kontakizunaren material. Eleberrian bezala, eszenan ere eraikuntza bat proposatzen da: puskaz puska, geruzaz geruza, argitu ezin den eremu laiotz batera hurbiltzeko saiakera.

  • Oinarrian: Eider Rodriguezen izen bereko eleberria.
  • Tanttaka teatroa.


Ikuskizuna euskaraz.

Loraldia 2027: "ERAIKUNTZARAKO MATERIALA"

Lekua / LugarArriaga Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuenteteatroarriaga.eus

Antolakuntzagile

Tanttaka Teatroa

Kokalekua