Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/17

"Loreen hizkuntza"

"Loreen hizkuntza"

"Loreen hizkuntza"
Antzerkia

Deskribapena

Lorcaren Doña Rosita la soltera o El lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu La Mapatxa Teatroa euskal antzerki konpainia berriaren antzezlanak, eta azken urteotan ligatzeko prozesua nola aldatzen den ere lantzen du.

Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik. Loreen hizkuntza zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagunduta, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak (lausenguak) norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea.

  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai
  • Dramaturgia: Unai Izquierdo
  • Interpreteak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai
  • Zuzeneko musika: Ibon Belandia
  • Zuzendariaren laguntzailea: Diego Pérez
  • Ikusizkoak: Inés Bermejo
  • Eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua
  • Argiztapenaren diseinua: Soledad Carril
  • Jantzien diseinua: Ana Turrillas
  • Elkarlana: Arriaga Antzokia

"Loreen hizkuntza"

Lekua / LugarOlalde Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio10 €
Ordutegia / Horario20:00
Iturria / Fuentemungia.eus/

Antolakuntzagile

La Mapatxa Teatroa

Kokalekua