Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/01

Maite Franko "Jateko moduko ipuinak"

Maite Franko "Jateko moduko ipuinak"

Maite Franko "Jateko moduko ipuinak"
Antzerkia

Deskribapena

Jateko moduko ipuinak ipuin kontaketa saioa Maite Frankorekin.

Maite Franko, (Irun-Hondarribia, 1971), txipiroi-arrantzale  eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu. 

Eskaintzen dituen ipuin-kontalari saioetan, ahoz aho ibilitako ipuinak, argitaratu berriak zein egileak berak sortutakoak jolas, asmakizun eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio, "mezu positiboak" eta kresala ugari daramatzatelarik.

Ipuin hauetan, elikadura dugu ardatza, aitzakia, irtenbide edota galbidea, bizirautea jokoan baitago. Otorduetan kontatzeko moduko istorioak, zapore ona uzten dutenak.

Adina: 5 - 8 urte

Maite Franko "Jateko moduko ipuinak"

Lekua / LugarAstigarragako Liburutegia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario17:00
Iturria / Fuenteastigarraga.eus

Kokalekua