Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/27

Maite Larburu + Jurgi Ekiza

Maite Larburu + Jurgi Ekiza

Maite Larburu + Jurgi Ekiza
Kontzertua

Deskribapena

Maite Larburu

Maizter Hernaniko artistaren bakarkako hirugarren diskoa da. Arretaz eta mimoz grabatutako lana da, non gitarra klasikoa eta biolina eguneroko soinurekin nahasten diren: ibaiaren emaria, auzoko zarata edota txorien kantua. Zuzenean, Maite Larbururekin batera Carlos Taroncher (klarinete baxua) eta Karlos Arancegi (bateria) arituko dira agertokian. Hirukote honek kontzertu bakoitza ikus-entzunezko esperientzia paregabe bihurtzen du.

Ekiza

Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea baliatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: Argitzala. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar bakarrik eszenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere.

Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko.

Maite Larburu + Jurgi Ekiza

Lekua / LugarGurea Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio8 €
Ordutegia / Horario19:30

Kokalekua