2026/11/10

Astearte Musikala 2026-2027: Antonio Oyarzabal eta Cuarteto Bretón

Martes Musicales 2026-2027: Antonio Oyarzabal y Cuarteto Bretón

Astearte Musikala 2026-2027: Antonio Oyarzabal eta Cuarteto Bretón
Kontzertua

Deskribapena

Vital Fundazioaren 2026-2027ko Astearte Musikalen barne.

Londresen bizi den Laudioko piano-jotzailea Bretón laukote ospetsuarekin elkartuko da, piano eta hari-kintetoan tradizioaren eta berraurkikuntzaren arteko elkarrizketa interesgarria eskaintzeko. Antonio Oyarzabal emakume konpositore historikoen obrak berreskuratzen espezializatu da. Espainiako Orkestra Nazionala eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa bezalako orkestrekin bakarlari gisa aritu da, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, eta kritikaren laudorioak jaso dituzten sei disko ditu bere diskografian.
Bretón laukotea 2003an hasi zen sortzen, ganbera-musikako hainbat taldetan esperientzia luzea zuten lau musikarik Espainiako konpositoreen laukoteak ezagutarazteko beharra partekatu zutenean. Generoaren hastapenetatik gaur egungo sorkuntzetara arteko errepertorioa lantzen dute.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Quintetos de Dvorák & Amy Beach
  • Antonio Oyarzabal, pianoa
  • Anne-Marie North, biolina
  • Antonio Cárdenas, biolina
  • Rocío Gómez, biola
  • John Stokes, biolontxeloa

OBRAK

  • Antonín Dvorák (1841-1904). 2. pianorako kintetoa, La maiorrean, 81. opusa
    Allegro, ma non tanto
    Dumka: Andante con moto
    Scherzo (Furiant): Molto vivace
    Finale: Allegro
  • Amy Beach (1867-1944). Pianorako kintetoa, Fa sostenitu minorrean, 67. opusa
    Adagio – Allegro moderato
    Adagio espressivo
    Allegro agitato
    Allegro vivace

Astearte Musikala 2026-2027: Antonio Oyarzabal eta Cuarteto Bretón

Lekua / LugarArkabia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio8 €
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuentearkabia.eus

Kokalekua

Galeria

Astearte Musikala 2026-2027: Antonio Oyarzabal eta Cuarteto Bretón — irudia 2