Astearte Musikala 2026-2027: Tianwa Yan eta Nicholas Rimmer
Martes Musicales 2026-2027: Tianwa Yan y Nicholas Rimmer

Deskribapena
Vital Fundazioaren 2026-2027ko Astearte Musikalen barne.
Programa hau Pablo de Sarasateri egindako omenaldia da, bere garaiko biolin-jotzaile ospetsuenetakoa izan zenari. Biolina jotzeko zuen modu bikainak musikagile eta lankide ugari inspiratu zituen berarentzako musika idaztera. Gainera, Sarasate bera konpositore emankorra izan zen, eta 60 obra baino gehiago idatzi zituen biolinerako eta pianorako nahiz biolinerako eta orkestrarako. Obra horietako batzuk, hala nola “Aires gitanos” eta “Fantasía Carmen”, biolinerako errepertorioko pieza nagusiak dira gaur egun ere.
Tianwa Yang Pekinen jaio zen eta gaztetatik bizi da Alemanian, Sarasateren biolinerako lanen grabazio integral bakarraren interpretea da (Naxos), horregatik programa honetarako biolinista ezin hobea da. Kontzertu honetara, bere bikotekide Nicholas Rimmer piano-jotzaile alemaniar-ingelesarekin batera, Sarasateren eta harentzat musika idatzi zuten bere zirkuluko konpositoreen lanen aukeraketa bat dakarte. Salbuespena Saint-Saëns-en Biolin eta pianorako sonata, 2. zk. da, beste interprete bati eskainia izan arren, Sarasatek musikagilearekin berarekin batera estreinatu baitzuen.
PARTE-HARTZAILEAK
- Tianwa Yang, biolina
- Nicholas Rimmer, pianoa
OBRAK
Pablo de Sarasateri omenaldia
- Dvorak
- Popper
- Saint-Saens
- Sarasate