2026/10/31 - 2026/11/29

"Materia emocional", Vanessa atecaren erakusketa

"Materia emocional", exposición de Vanessa ateca

"Materia emocional", Vanessa atecaren erakusketa
Erakusketa

Deskribapena

Vanessa Atecaren "Materia emocional" erakusketa, urriaren 31tik azaroaren 29ra.

Vanessa Atecaren lana hormaren muga fisiko eta sinbolikoa gainditzeko premiatik sortzen da. Formakuntzaz barne-diseinatzailea da, eta espazio egituratuarekiko duen hausturak identitate-bilaketa propioaren hasiera adierazten du.

Urte askotan zehar oso etapa figuratiboa garatu zuen, batez ere erretratugile gisa. Abstrakzioa beste etapa artistiko luze bat izan zen, zeinean apaindu beharreko espazioen arabera pintatzen zuen, gaur egungo ildo abangoardista bati jarraituz. Egun, bere pintura lurralde askeago baterantz doa, eroso sentitzen da pop artearekin hitz egiten, figuratiboaren eta abstrakzioaren arteko tentsioarekin jolasten.

"Materia emocional", Vanessa atecaren erakusketa

Lekua / LugarPortalea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAstelehenetik ostiralera: 09:00-21:30. Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-21:00. Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-21:00
Iturria / Fuenteeibar.eus

Kokalekua